Burgoa Zuazo Botika

Burgoa Zuazo Botika | Astillero kalea 2, DEBA | 943 191 812 | E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Ortopedia

Zure deskantsua, zure irrifarrea eta ongi izatea dira gure sekzio honen helburu.
■ LAGUNTZA TEKNIKOAK
Eguneroko bizitza errazteko asmoz, bakoitzaren beharrizanak kontuan hartuta, zerbitzu pertsonala ematen dugu, bai botika-ortopedian bertan zein zuen etxera joanda. Komunerako laguntza-osagaiak, ahulkiak, gruak, ohe artikulatuak, makuluak...
■ KIROL ORTOPEDIA
Kirol errendimendu handiena izateko laguntzak; eta lesioen bat izanez gero, fajak, belaunekoak, orkatiletakoak, galtzerdi terapeutikoak...
■ ESKAILERAK IGOTZEKO
Akzezibilitate-arazoak murrizteko edo ezabatzeko sistema ugari daukagu: eskailerak igotzeko aparailuak, plataformak, aulki bereziak, igogailuak...
■ MEPHISTO OINETAKOAK
Deskantsuz oinez ibili. Teknologia bereziarekin egindako zorua daukate oinetako hauek; artikulazioak, hankak eta gorputz guztia deskantsuz mantentzen dute. Probatu, ez zara damutuko, zure gorputzak eskertuko dizu!
■ ALOKAIRUA
Alokairu-zerbitzua jarri dugu hainbat produkturekin.
  • - Gruak
  • - Aulki gurpildunak
  • - Aulki elektrikoak
  • - Ohe artikulatuak
  • - Makuluak
■ ETXERA ERAMATEKO ZERBITZUA
Zerbitzu hau urteko 365 egunetan daukagu. Zuk eskatu edo telefonoz deitu, eta guk zure etxera eramango dizugu ahal bezain laster (galdetu baldintzak).
■ OSAKIDETZAREKIN KONTZERTUA
Ortopedia-arloko produktuekin akordioa edo kontzertua daukagu Osakidetzarekin. Gu arduratzen gara administraziora eraman beharreko paper guztietaz.

■ ALDUNDIRAKO AURREKONTUAK
Aldundiak eskatzen dituen aurrekontuak egiten ditugu