Burgoa Zuazo Botika

Burgoa Zuazo Botika | Astillero kalea 2, DEBA | 943 191 812 | E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Ongi izatea eta osasuntsu bizitzea dira gure botikako filosofiaren oinarriak. Hori dela eta, kalitatezko osagaiez eta maitasun handiz egindako produktuak prestatzen ditugu gure botikako laborategian.

  • Gaixotrasunen prebentsiorako, kalitatezko produktu eskaintza zabala daukagu.
  • Osasun aholkuak ez dira falta gurean.
  • Ongi izateri begira, ortopediako eta laguntza teknikoen sekzio eder bat zabaldu genuen 2011. urtean.
  • Kosmetika arloan berriz, produktu berriak, nobedade ugari eta geure etxean egindako kremak dauzkagu.

Ikasketak Gasteizen bukatu eta gero, Eibarko Elortza botikan egin nituen sei hilabeteko praktikak. Nire jakinminak eta Elortza botikan ikasitako gai interesgarriak bultzatuta Bartzelonara joan nintzen nire ikasketak zabaltzera.

Esperientzia aberats eta ikasketaz betetako bost urte igaro nituen bertan. Besteak beste, homeopatiako ikasketak egin nituen hiru urtetan, Bach loren terapiako Practitionerra atera nuen eta ortopediako teknikari tituluaz bueltatu nintzen. Bergarako Estella botikan lanean jarri eta 6 urteko ibilbidea izan dut, bertan, Javier Estella laborategiko maixu bikaina izan nuen, ortopedia arloko gaietan ere esperientzia handikoa eta jakituriaz betea.

2009ko azaroaren 2an Debako nire botika hau ireki nuen, ilusioz, pozez eta gogoz beteta.

Gaur egungo gure lan taldeak 15 urte baiƱo gehiagoko esperientzia du bai arreta farmazeutikoan, laborategian, ortopedian eta terapia alternatiboetan.

                                                    Hiart Burgoa Zuazo